euskobox en facebook euskobox en ïnstagram euskobox en youtube euskobox en twitter euskobox en google plus

IBON LARRINAGA: «Boxeoan zeure burua akuilatu behar duzu etengabe»

El boxeador Ibon Larrinaga

Testua eta argazkiak: Iñaki Mendizabal

Kirol monitorea, Zientzia Politikoen ikaslea… eta boxeolaria. Kanpotik profil estrainioa dirudi, baina Ibon Larrinaga (Erromo, Bizkaia, 1990) ezagutzen duen orok ondotxo daki mutil honek burua ondo jarrita daukala. Zallan ezagutu zuen lehenengoz ring gainean pizten den beroa eta dardara, duela bi urte, eta ordutik jo-ta-ke ari da, bere maila eman guran. Orain Bizkaiko finalera heldu da, eta welter arinen pisuan jokatuko du txapela.
Bestelako kirolak ere egin dituzu, beraz, zergatik boxeoaren hautua?
Gehien betetzen nauen kirola delako.
Baina gaur egungo gizartean badirudi lekuz kanpo dagoela boxeoa.
Badirudi boxeatzaileok ez dugula sentimendurik, ez garela sensibleak. Garai batean hobeto ikusita zegoen boxeoa, agian gizartea bera gogorragoa zelako eta bizitza bera ere latzagoa. Orain askobigundu gara eta boxeoa ia lekuz kanpo dagoela dirudi, baina ez, boxeoak asko erakusten digu bizitzaz.
Esaterako, zer erakutsi dizu zuri?
Diziplina eman dit, eta sufritzen ikasi dut. Eta sufritzen zaudela ere aurrera egin behar duzula erakusten dizu boxeoak. Eta, horrez gain, lagun handiak ditut boxeoaren munduan.
boxeo-bizkaia-amateur-ibon-larrinaga-1.jpg
Asko aipatzen den kontua da, baina jendea boxeoari buruz ari denean beti agertzen da berba bat: biolentzia. Badago biolentziarik kirol honetan?
Nik futbolean boxeoan baino askozaz biolentzia gehiago ikusten dut. Nik ez dut ikusten beste kirol batzuetan ikusten dudan biolentzia boxeoan. Nola uler daiteke hori? Ba nik gonbidatzen dut jendea: etor dadila gimnasiora, ikus dezala nolakoak garen eta nola jokatzen dugun, eta ea zenbat biolentzia sumatzen duen hor. Amorru tanta bat badago, baina oso sanoa, amorru konpetitiboa, ez dago mendeku gogorik, ez dago haserrerik gure artean. Giro sanoa da guk arnasten duguna, baina agian hori barrutik ikusi behar da. Eta bai, ez dut ukatuko gure kirol honetan badagoela agresibitate puntu bat, baina oso neurtua. Hori neurtzen eta gestionatzen erakusten digute, eta horretan dihardugu egun osoan.
Baina boxeoak baditu bere arriskuak, nahiz eta zuk oraindik sudurra osorik duzun…
(Barreak). Sudurra ondo daukat momentuz, bai. Gauza horiek ez dituzu larregi pentsatzen gertatzen diren arte. Kontu fisikoa da sudurrarena, eta hori baino gauza inportanteagoak badira bizitzan. Ez, ez daukat sudurra apurtzeko beldurrik. Beldurrak ez dizu usten boxeatzen.
El boxeador Ibon Larrinaga calienta ante el espejo antes de un combate
Boxeoak gora egin du nabarmen azkenaldian. Poztekoa, ezta?
Azken hilabeteotan lan izugarria egin da, batez ere Euskoboxetik, bere blogetik eta sare sozialak baliatuz, jaialdi ederrak antolatuz… eta gero hedabideek ere erantzun dute. Euskal Herrian zaletu asko ditu boxeoak. Esaterako, All Star txapelketak erakutsi digu badagoela afizioa eta gutxika-gutxika errekuperatzen doala.
Urte bi daramatzazu amateur mailan. Zer ikasi duzu ordutik eta nork lagundu dizu zeregin horretan?
Nire entrenatzailea Txutxi da, eta berak lagundu dit asko. Eta gero borroketan ere asko ikasi dut. Esaterako, Jonferrekin iaz egin nuen borrokan, edo Jon Arranzekin egin nuenean. Banoa goraka, astiro-astiro.
Tarte horretan zer hobetu duzu eta zer duzu hobetzeko?
Esaten dute hamargarren borrokara arte ez zarela ezertaz jabetzen. Eta egia dela esango nuke. Nik 14 borroka ditut eta oraintxe hasi naiz gauzak argi samar ikusten. Zer egiten dudan eta zer ez, zer egin nahi dudan eta zer ez. Hasierako urduritasuna aldentzen denean hasten zara hobeto boxeatzen. Hau da, kontziente zarenean. Azken etapan teknika hobetu dut, fisikoa beti eduki dudalako nahiko ona. Gerlari espiritu hori ere badaukat, beti aurrera egitekoa. Eta zuloak aipatzerakoan, nik uste gehiago eman ahal dudala, eta muga horren bila nabil. Batzuetan amaitzen da konbatea eta ez naiz konforme geratzen. Ez naiz batere konformista eta neure buruari asko eskatzen diot. Esaterako, ring gainean indartsu eta egorkor agertzea eta ondo mugitzea, horiek hobe ditzaket.
Eta non duzu, beraz, helmuga?
Amateurretik neoprofesionaletara saltoa eman, eta hazten joan astiro-astiro, eta egunen batean ondo ikusten badut neure burua, profesionaletara salto egin, baina presa barik. Estatuko txapelduna izatea polita litzateke, baina momentuz urrutiko amets bat baino ez da.
Hurrengoko pausoa, Bizkaiko Txapelketa. Welter arineko finalean zaude eta Eneko Alonso izango duzu aurrean. Nola planteatu duzu borroka?
Eneko sartu eta irten egiten da asko; hiru-lau kolpe jotzen ditu eta atzera egiten du. Nik neure boxeoa egingo dut, eutsiz eta ondo markatuz, aurrez aurre egingo diot une oro, presio handia ezarriz, eta bere lekutik ateratzen saiatuko naiz. Eta gero, beti egiten dudan legez, den dena emango dut, hustu arte.
Hori dena indarra duzun artean. Eta indarra amaitzen zaizunean, zein da boxeolariaren estrategia?
Askotan arerioaren arabera borrokatu behar duzu. Inoiz borroka apurtzera joan naiz, eta ez zitzaidan gustatu. Niri borroka garbiak gustatzen zaizkit, baina batzuetan ez dago beste biderik eta arerioari bere eskema apurtzen badiozu ba… ondo. Badira kirolari itsusi eta zikinak. Eta batzuetan horien kontra egiteko zeuk ere zakar jokatu behar duzu. Baina tira, ondo boxeatzen dutenen aurka borrokatuz ikasten da. Txarto boxeatzen dutenekin zakarkeriak baino ez dituzu ikasten, eta molde txarrak hartu, gero kentzen edo zuzentzen gaitzak direnak.
Eta galderari erantzunez, indarrak galtzen dituzunean zeure burua akuilatu behar duzu etengabe, esanez heldu horri!!
 torneo-all-star-gasteiz-gran-final
Envía http%3A%2F%2Feuskobox.com%2Fboxeo-bizkaia-bilbao-amateur-ibon-larrinaga-campeonato%2F por email

Deja tu comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *