euskobox en facebook euskobox en ïnstagram euskobox en youtube euskobox en twitter euskobox en google plus

DANEL ABANDO: “Boxeoaren kultura falta da Euskal Herrian”

El boxeador de Bilbao Bizkaia, Danel Abando. Bronce en campeonatos de España 2016

«JOKO ZIENTIFIKO BAT DA NIRETZAT BOXEOA» 

Por Iñaki Mendizabal

Danel Abando (Bilbao, 1995) es la prolongación de sus puños, dos enérgicos floretes que adornan finas estocadas (nada de sablazos) cada vez que se sube a un ring. “Para mí, lo principal en el boxeo no es pegar, sino que no te peguen; después viene el contragolpe, pero lo primero es la defensa. Se trata de un juego científico”, asegura este púgil de 21 años que ha crecido en Deusto, a la sombra del Tigre de Lucarini, poderoso icono que mece sus sueños. El axioma lo lleva tatuado en la sesera, pero Danel sabe que la evidencia cuenta con decenas de variantes, porque el rival también piensa, se mueve y contragolpea. Así, la ecuación se emborrona, pero el chico de Deusto hila fino y sabe improvisar… lo justo.

La devoción casi monástica que profesa hacia su actual entrenador, Kepa Sabin, se traduce en una fe inquebrantable a sus principios y en la obediencia absoluta hacia quien lleva las riendas del gimnasio Bunk3r (Romo). A su vez, el maestro corresponde con una entrega total hacia sus pupilos, a los que exige y protege con la misma ferocidad.

El boxeador de Bilbao Bizkaia, Danel Abando. Bronce en campeonatos de España 2016

«EL BOXEO ES UN JUEGO CIENTÍFICO»

Los boxeadores tienden a expatriarse del mundo (como apuntaba el sociólogo Loïc Wacquant) para entregarse a los dictados del cuidado del yo que promulgaban los griegos, y esa embriaguez sensorial es la que se respira en el gimnasio de Kepa Sabin. Muchas veces, el encierro buscado del boxeador roza la claustrofobia, pero en el caso de Bunk3r ese efecto se agudiza merced a las peculiaridades de un espacio con trazas de refugio atómico, donde el ring parece haber brotado del mismísimo subsuelo.  

Sabin es dueño y señor de este minúsculo universo, y el profesor (maestro, insiste Danel) conoce bien a sus discípulos. También al chico de Deusto, que tan solo lleva siete meses en el gimnasio: “Danel es un boxeador que se adapta a cada combate dándole mucho valor a la táctica y llevándola a cabo intentando no perder la técnica que le caracteriza”, desvela el preparador. “Sabe ser caliente y frío. Es valiente pero astuto, y, sin temer a la batalla, es él quien intenta decidir si hay que echar agua o fuego a la pelea”, abunda. Además, señala que “es muy buen compañero y le gusta transmitir a quien lo necesita y aprender todo y de todos”. “Conmigo le gusta profundizar en los aspectos más internos del boxeo -añade Sabin- para sacar conclusiones o buscar atajos al éxito. Pero, por encima de todo, sabe que lo que más aprecio de él es que siempre se mantenga humilde y no pierda sus valores”.

Espainiako txapelketatik etorri berri zara, non 56 kilotan (oilar pisuan) lehiatu zaren. Hurbil ikusi duzu urrea?

Nahiko hurbil, bai. Hasieran ez, hasieran nire ideia domina bat ateratzea zen, baina lehenengoko borroka Andaluziaren aurka irabazi eta gero, hurbilago sentitu nuen urrea. Eta finalerdietakoa ikusita… niretzat lapurreta hutsa izan zena… are hurbilago. Bigarren borroka Espainiako selekzioan dagoen Jose Kiles Brotonen kontra izan zen, eta parean ibili ginen. Bera ona da, gogor jotzen du…

El boxeador de Bilbao Bizkaia, Danel Abando. Bronce en campeonatos de España 2016

«Mi mayor fan es mi amana. Me llama después de cada combate y guarda todos los recortes de medios periódicos y revistas en los que salgo»

Entrenamendu berezirik egin duzu Espainiako txapelketarako?

Bai, aste bat zaude han, egun guztietan borrokatzen, eta aurkari guztiak dira ezberdinak. Beraz, aspektu fisikoa landu dugu asko. Nik lantzen dut nire boxeoa, neure ezaugarriak kontutan izanda.

Eta, zeintzuk dira zure ezaugarriak?

Nire pisurako nahiko tipo altua naiz, eta 56 kilotan jendea izaten da txikiagoa baina indartsuagoa. Ni argalagoa eta altuagoa naiz, beraz, distantziako boxeoa egiten dut, hankak asko erabiliz, mugituz… Saiatzen naiz distantzia ondo kontrolatzen.

Lehen aipatu duzun hori bera esan zidan kubatar entrenatzaile batek aspaldi: taktika kontutan hartuta, askozaz zailagoa dela borrokalari amateurraren prestaketa eta erronka, profesionalarena baino.

Bai, tarte txikian aurkari asko direlako eta oso diferenteak. Niri ere entrenatzaile kubatar batek erakutsi zidan hasieran…

Nork?

Maykelek.

Nivel3-en egon zenak?

Bai, berarekin egon nintzen, 14 urtetik hasita.

Baina, entzunda daukat futbolean hasi zinela.

Bai, Danok Bat-en; nahiko talde ona da, Begoñakoa. Baina aspertzen nintzen eta ez neukan diziplinarik. Utzi nuen eta, Deportivoko bazkidea naizenez, hor ikusi nuen boxeoa zegoela, eta hantxe apuntatu nintzen. Bertan zegoen Maykel.

El boxeador de Bilbao Bizkaia, Danel Abando. Bronce en campeonatos de España 2016

Beraz, nahikoa goiz hasi zinen.

Bai, eta erabat kateatuta geratu nintzen boxeoarekin. Ia bost urte egin nituen Maykelekin; berak erakutsi zidan boxeatzen, boxeolari izaten, eta pertsona moduan ere hazi egin nintzen berarekin. Baina gero ez nituen borroka gehiegi egiten eta behar nuen aldaketa bat. Espainiako txapelketa batean egon nintzen, baina gogo askorik gabe; bi borroka nituen eta ez nintzen ondo ibili. Gero, beste urte bete egin nuen Igor Cabezas ekin, Nivel3 gimnasioan, eta hor bai, dena zen borroka eta borroka, Txurdinagan (Alvaro Tiernoren aurka), Casillan, Urdulizen, Kantabrian… eta iazko Gabonetatik Kepa Sabinekin nago, Bunk3r gimnasioan.

‘Errespetua, potentzia eta leialtasuna’ dira hango lemak. Kepa Sabinekin asko ikasi duzu denbora gutxian, ezta?

Hasieratik harritu ninduen Kepak. Bunk3rren Keparen hitzak entzuten dira bakarrik, eta, bestela, isiltasuna da nagusi. Olentzero egunean-edo hasi nintzen Bunk3rren, eta izugarria izan da, asko ikasi dut ordutik. Kepa pertsona berezia da, baloreak zaintzen dituen pertsona. Ez da entrenatzaile soil bat, niretzat maisua da, horrek esan nahi duen guztiarekin. Familiakoa bazina bezala tratatzen zaitu.

Maisua?

Bai, boxeoan hezitu nau. Pertsona moduan eta boxeatzaile moduan aldatu naiz bere eskutik. Maykel ere berezia da, entrenatzaile itzela eta kariño handia diot, baina azken hilabeteotan Keparekin bizi eta ikasi dudana izugarria da. Boxeoaz nituen usteak aldatu dizkit, boxeoa ikusteko eta ulertzeko modua bera. Berarekin entrenatuz sentitzen dut ez daukadala mugarik: nire ukabilekin eta bere buruarekin, urrutira heltzeko aukera dugu. Hau dena nabarmendu nahi nuen hemen, oso pertsona berezia delako niretzat.

El boxeador de Bilbao Bizkaia, Danel Abando. Bronce en campeonatos de España 2016

ABANDO LOGRÓ EL BRONCE EN LOS ÚLTIMOS CAMPEONATOS DE ESPAÑA DE BOXEO OLÍMPICO EN LOS 56 KILOS, TRAS HABER GANADO LOS CAMPEONATOS DE BIZKAIA Y DE EUSKADI

Argi dago zergatik aukeratu zenuen Bunk3r: boxeoa ulertzeko modu jakin bat lantzen delako han, ezta?

Jakina. Niretzako boxeoa da, batez ere, ez hartzea, gero erantzun egiten dela. Niretzat boxeoa zientzia bat da, joko zientifiko bat, oso konplexua, eta leku gutxitan erakusten da boxeoa hori kontutan izanda. Sabinen azalpenak beti izaten dira arrazoituak, eta horregatik sinesten diogu, horregatik egiten diogu kasu.

Borroketan ere bai. Eta bitxia da, berak ordena pilo bat ematen dituelako. Den-dena asimilatzen duzue?

Bai, ohituta gaude. Borrokan zaudenean ez du balio inprobisatzeak. Berak esaten duena egiten dugu, ahalik eta zorrotzen. Hasieran zoro bat dirudi, denbora guztian ordenak ematen, baina gero, emaitzak ikusten dituzunean… hor dena ulertzen duzu. Eta emaitzak hor daude: Bizkaiko txapeldun, Euskadikoa, Espainiako brontzea…

Boxeolari moduan bizitzen ikasi duzu, beraz. Eta zer da zuretzat boxeolari baten moduan bizitzea?

Boxeolari zara egun osoz; hori oso present izan behar du boxeolariak. Bizitzan ondo funtzionatu behar duzu ringean funtzionatzeko.El boxeador de Bilbao Bizkaia, Danel Abando. Bronce en campeonatos de España 2016

Tienes que funcionar bien en la vida para funcionar bien en el ring

Bizitza endogamikoa dirudi…

Eta horrela da, 24 orduz gaude boxeoaz pentsatzen, baina boxeoa oso aberatsa da: da kirola, baina dira, baita, esperientziak, bizipenak, esfortzua, pertsonak…

Eta bestelako heldulekurik ez daukazu bizitzan?

Gaur egun, nire bizitzako heldulekurik nagusienak dira boxeoa eta neska, Maialen. Berak animatzen nau nekatuta nagoenean, gosea daukadanean… Gero, politika gustatzen zait, irakurtzea… Ez dut faltan botatzen beste bizitza mota bat. Denbora daukat nire familiarekin egoteko, nire neskarekin egoteko, nire afizioak lantzeko…

Eta gurasoek zer diote?

Beraiek gustura daude, ni pozik ikusten nauten bitartean.

Borroketara joaten dira?

Aita batzuetan bai, baina, egia esan, lasaiago nago ez badira etortzen.

Eta ikasketak ere burutu dituzu, edo horretan zabiltza.

El boxeador de Bilbao Bizkaia, Danel Abando. Bronce en campeonatos de España 2016Bai, zientzia politikoak ikasten ari naiz, Leioan, lehenengoko urtea, eta jarraitzeko gogoa daukat. Ia-ia uztekotan egon nintzen, baina ez, aurrera egingo dut.

Eta zelan ikusten duzu zeure burua hamar urte barru?

Ez dakit. Boxeoan bai, agian entrenatzaile moduan. Lehiaketena etapa bat da, eta orain ere klaseak ematen ditut, baditut tituluak. Indautxun hasi nintzen klaseak ematen, Nivel3-n, eta orain Deportivon ematen ditut, astean birritan.

Zeintzuk uste duzu direla zure bertuteak?

Langilea naiz. Ez daukat talentu askorik, baina entrenamendu guztietara joaten naiz eta daukadan guztia ematen dut beti. Teknikoa naiz, estilista-edo, eta gauza berriak ikasteko gogoak izaten ditut beti.

Eta, non daude zure ahuleziak edo hobetu beharreko gauzak?

Batzuetan larregi pentsatzen dut neure kabuz, eta kirol honetan hori txarra izan daiteke. Kasu honetan, gainera, Kepa daukat horretaz arduratzeko: berak pentsatzen du eta guk obeditu egin behar diogu, ondotxo dakielako zer komeni zaigun.

El boxeador de Bilbao Bizkaia, Danel Abando. Bronce en campeonatos de España 2016“A veces (en el ring) tiendo a pensar demasiado por mi cuenta, y en este deporte eso puede ser perjudicial. Para eso tengo a Kepa: él es quien piensa y nosotros debemos obedecerle”

Bada, zer dauka boxeoak beste kirol batek ez daukana, zerk harrapatzen zaitu?

Bizitzaren antza handia dauka boxeoak, sakrifizioa, exijentzia, sufrimendua, diziplina, esfortzua… Hasieran kirol sinplea dirudi, baina ezkutatzen du magia izugarria. Zientzia hutsa da.

Eta zer eman dizu boxeoak?

Bizitzeko era bat eta bizitza ikusteko modu bat.

Zer esango zenioke boxeoa ulertzen ez dutenei, astakirtenen kirol moduan ikusten dutenei?

Niretzako ez dago boxeo bakar bat. Ez da berdina lehiatzen den boxeolaria, edo 9 urteko ume bat, dibertitzeko egiten duena, edo kirola egiteko gimnasiora hurbiltzen dena… Eta boxeo amateurra eta profesionala ere bi kirol desberdinak dira. Baina edonork egin dezake, ez duzu behar beste munduko bertuterik. Kontua da zuk zer egin nahi duzun.

Orain arte kolpe gutxi hartu dituzu, ezta?

Nik ia ez dut kolperik hartzen. Inoiz ez naiz txarto atera borroka batetik. Eta dagoeneko egin ditut 19. Gutxi ukitzen naute.

El boxeador de Bilbao Bizkaia, Danel Abando. Bronce en campeonatos de España 2016

Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelak, ezustea izan ziren?

Ez, baneukan konfiantza. Bizkaiko finala Denisen kontra egin nuen, eta Sebastian Librerosen kontra Euskadikoa. Eskua ukituta neukan eta… nahikoa egin nuen final horretan.

Zeintzuk dira etorkizun hurbilerako jarrita dituzun erronkak edo asmoak?

Orain arte, nire asmoa zen Espainiako selekzioan egotea, Estatutik kanpo borrokatzeko aukera ematen dizulako horrek… Baina Bunk3rrera heldu naizenetik, ideia hori apur bat aparkatuta daukat. Orain, nahi dudan bakarra da Kepa nitaz harro egotea, eta, hurrengoko urteari begira, Espainiako txapelketara heltzea litzateke agian nire erronketako bat.

Eta, gaur egungo euskal boxeoa nola ikusten duzu?

Urte gutxitan salto handia eman du, baina jendeak ez du baloratzen benetako boxeoa, jendeak baloratzen duena da k.o-a. Horregatik Kermanek (Lejarragak) eramaten ditu 2.000 pertsona eta Jonferrek (Jon Fernandezek) 800. Jendeari gustatzen zaio odola, eta ez boxeolari finen esgrima eta dantza. Boxeoaren kultura falta handia dago, edo, behintzat, nik boxeo moduan ulertzen dudanaren kultura falta; azken finean, dena baita boxeoa, dotore egin ala ez.

El boxeador de Bilbao Bizkaia, Danel Abando. Bronce en campeonatos de España 2016“La gente no valora el boxeo de verdad, la gente solo valora el K.O. (…) Hay una gran falta de cultura boxística en Euskal Herria”.

Baina egia da orain boxeoa leku gehiagotara heltzen dela, hedabideetan ere gehiago agertzen dela. Nik baditut boxeo zaleak ez diren lagun batzuk, eta Kerman ezagutzen dute, edo Jonfer, edo Gago. Gainera, esango nuke Estatu mailan euskal boxeoa gero eta errespetatuagoa dela.

Eta zaletuok barreiatzen dugun mezua, positiboa da?

Kontua da, hemen, ezagutzen ez duen jendearentzat boxeoa hori zera da, indarrarena, K.O -arena, boxeo mexikarra… Eta, berriz esango duk, niretzat boxeoa hori baino askozaz gehiago da.

Enpresen zatiketa mingarri bat suertatu zen iaz, eta EuskoBox bitan banatu zen. Enpresen arteko tira-birak aparte, nola konpontzen zarete bateko eta besteko borrokalariak?

Errealitatea ikusita, zaila egiten zait galdera honi erantzutea. Boxeolarien arteko harremanak oso pertsonalak dira, eta badira mantentzen diren erlazioak, enpresen liskarrak baztertuta. Baina egia da, baita, gerra moduko honek kalte egin diela boxeolarien arteko erlazioei. Ni saiatzen naiz kontu hauei garrantzirik ez ematen, eta uste dut bide horretatik joan behar dugula denok, baina zaila da bakoitzak berea defendatzen duenean eta bestea seinalatu. Guztiok hausnartu beharko genuke horretaz, guztion onerako, baina, batez ere, hainbeste maite dugun kirolaren mesedetan.

El boxeador de Bilbao Bizkaia, Danel Abando. Bronce en campeonatos de España 2016

Envía https%3A%2F%2Feuskobox.com%2Fdanel-abando-boxeoaren-kultura-falta-da-euskal-herrian%2F por email

Deja tu comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *